ZINEMA EUSKARAZ HAUR HEZKUNTZAN

Haur Hezkuntzako haurrek zinema euskaraz ekimenean hartu dute parte.

Euskara zinema aretoetan sartu eta gure hizkuntzaren normalkuntza sustatzea du helburu Tinko Euskara Elkarteak. Hori horrela, beste urte batez, Tinko Zinema Euskaraz ekimenaren barruan, Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urteko haurrek hartu dute parte. 4 eta 5 urtekoek “Ipuin-herriko berriak” eta 3 urtekoek “Dragoiak eta heroiak” ikusentzunezkoaz gozatu ahal izan dute. Aitzaki ederra izan dugu goiz-pasa polita egiteko Sarobe antzokian.