ZINEMA EUSKARAZ

Urriaren 28an Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleak eta azaroaren 4ean 3. mailakoak, Sarobera joan ziren TINKOk eskainitako pelikula ikustera.

Ikusitako pelikula “Nur eta Herensugearen Tenplua” izan zen eta ikasleek izugarri gozatu zuten jarduera honekin. Aurreko ikasturtean TINKOk eskainitako pelikulak geletan ikusi ziren Sarobeko aforoa murriztua zegoelako baina aurten aukera izan dugu pelikulak Saroben ikusteko, lehen egiten genuen modura. Tinko Ikastolan euskara sustatzeko jardueren artean kokatzen da, beste jarduerekin batera, eta horien artean ditugu irratigintza, bertsolaritza eta antzerkia, esaterako, euskararen presentzia eta erabilera areagotzea  baita Egapeko helburu garrantzitsua. 

SINOPSIA:

“Nur eta gurasoak Txinara joan dira bizitzera. Bertan lagun berriak egin ditu Nurrek, eta horietako baten urtebetetzea ospatzeko gonbita jasoko du. Festara joan eta dena okertuko da, bat-batean laguna desagertuko delako. Hortik aurrera, abentura batean murgilduko da Nur: dragoiaren bederatzi ateak zabaldu ahal izateko, hainbat oztopo gainditu beharko ditu.”