ZIENTZIA ESPERIMENTATZEN ETA DESKUBRITZEN

LH 4. mailako ikasleek itsasoaren kutsadura eta dinosauroen mundua landu dituzte tailer parte-hartzaileetan

LH 4. mailako ikasleek “Zientzia Zirkularra“ programaren barruan bi jarduera berezi izan ditugu. Saioak Jose Maria Etxabe Urbietak gidatu ditu, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko irakasleak.
Lehenengo tailerrean, “Itsasoa eta kutsadura”, ozeanoen kutsadurari buruz hausnartu dugu, batez ere mikroplastikoek sortzen duten arazoan arreta jarriz. Ikasleek itsasoko animaliek jasaten dituzten ondorioak ezagutu dituzte, eta denon artean eztabaidatu dugu zer egin dezakegun gure eguneroko bizitzan kutsadura murrizteko.
Bigarren jardueran, “Dinosauroak” gai zirraragarria landu dugu. Dinosauroen ezaugarriak, elikadura, ugalketa eta beste animaliekin zuten harremana ezagutu ditugu. 
Bi jardueretan zientzia modu hurbil eta erakargarrian bizitzeko aukera paregabea izan dugu!