ZERAMIKA

DBH 1. eta 2. mailako ikasleei aukerako ikasgaien artean “artesautza tailerra” eskaintzen zaie.


Margotu eta barnizatu ditugun pitxar, kaxa, maskara, halloweeneko kalabazak eta katiluak labetik atera eta erakusketan jartzeko prest ditugu iada. Oso gustora ibili dira ikasleak lan desberdinak egiten eta teknika desberdinak aplikatzen. Bidean istripuz hainbat lan apurtu zaizkigun arren, ikasle bakoitzak artelan dexente egiteko aukera izan du eta denak oso pozik gelditu gara lortutako emaitzekin.