ZENTZUMENEN BIDAIA

LH 3. mailako taldeok esperientzia zirraragarria izan dugu zentzumenen tailerrean.

Jarduera honetan usaimenarekin, dastamenarekin, entzumenarekin eta ukimenarekin esperimentatzeko aukera izan dugu. Jarduera hau gelan egin genuen irakurketa baten ondorioz sortu zen, begiak estalita zituela lehen aldiz itsasoa aurkitzen zuen haur bati buruzkoa: "Nire begiak estalita eduki arren, oso sentibera nintzen paisaiarekiko, usainekiko, soinuekiko, goizean goizeko isiltasunarekiko."


Asko gustatu zaigu istorio honekin inspiratzea eta horrela testurak, usainak, zaporeak eta soinuak aztertzea.