ZELAIAK, LARREAK ETA LANDARE ITSUTASUNA

Pasa den astean DBH 3. mailako ikasleak Errenterian izan ziren Lau Haizeta parkean aurtengo EA 2030 programaren gaiaren inguruko lanketa egiteko.

 

Gaia “Zelaiak, larreak eta landare-itsutasuna” da eta gure inguruko zelaien eta larreen garrantziaz jabetzea du helburu nagusia. Lanketa honen bidez ikasleek aztertu behar dute Euskal Herrian, historian zehar, zein izan den gune hauen erabilera eta antolaketa eta alderatu egun dutenarekin. Aldi berean,  gune hauek gure gizartean duten onuraz eta hauek zaintzearen garrantziaz ohartu behar dute. Espero dugu, zerbait ikasiko zutela goiz pasa eder horretan egin genuen ibilaldian zehar.