ZAINDU DEZAGUN GURE LURRA

Bigarren Hezkuntzako EA30 taldeko irakasleek motibazioa eta sentsibilizazioa sustatu nahiean hirugarren "pilulatxo” hau sortu dute hausnarketarako.

 

Eskola Agenda 2030 programaren baitan, aurten 15. GJHa (Garapen Jasangarrirako Helburua) lantzen ari gara, eta konkretuki “Zelaiak, larreak eta landare itsutasuna”. Gai honekin lotuta, guztiok jabetzen gara, gure herrietan landa eremuak murrizten ari direla eta eraikinak eta porlana ordea, azalera handituz doazela. Hala ere, ez dugu ahaztu behar gure herri txiki hauek bereziki, landa eremuz inguratuta ditugula eta horrela izaten jarraitu behar duela. Herritarrok, askotan horretan pentsatzen ez dugun arren, landa eremuaren mendekotasun eta behar handia dugu; gure baserritarrak nekazariak edo abeltzaina izango ez balira, guk ezinbestekotzat ditugun hainbat eta hainbat produktu ez genituzke eskuratuko eta gure egungo bizimodua kolokan izango genuke. Pentsatu al duzu inoiz horretan? 

Zertaz elikatuko ginateke? Zerekin eraikiko lirateke etxeko altzariak? Nondik eskuratuko ditugu gure beharretarako lehengaiak? Galdera hauen erantzunek jabetuarazi behar gaituzte landa lurrak guregan duen garrantziaz. Zaindu dezagun!