ZAHARTZEA AZTERTZEN BIOGIPUZKOAN

Biologia eta Geologiako DBH 4. mailako ikasleek Biogipuzkoa Osasun Ikerketa Institutua bisitatu dute.

 

Kultura zientifikoa sustatzeko asmoz egindako irteera didaktikoa izan da. Bisitan “Zahartzea aztertzen” jarduera burutu dute. Jardueraren helburua adintzeari buruz Biogipuzkoan egiten ari diren ikerketak ezagutzea izan da. Bost estazio tematikoren bidez adintzeak DNAn, garunean, ehunetan, erreakzio denboran eta zeluletan duen eragina erakutsi zaie. 

Ikasleek bertatik bertara ezagutu ahal izan dituzte prozesu natural honen inplikazioak eta frogatxo batzuk egiteko aukera ere izan dute. Gainera, Biogipuzkoako ikertzaile batzuekin hitz egiteko aukera izan dute, beren ezagutzak eta esperientziak partekatuz.