XXXI. ANTIA LITERATUR LEHIAKETAN EGAPEKO IKASLEAK SARIDUN

Maiatzaren 7an, XXXI. On Manuel Antonio Antia literatur lehiaketaren sari banaketa egin zuten Saroben.

 

Antia literatur lehiaketaren XXXI. edizioa izan da aurtengoa eta asteazkenean egin zen sari-banaketa. Literatur lehiaketaren sari banaketaren ekitaldia Ander Lacallek aurkeztu zuen, eta Amane Arearen musika emanaldiarekin girotua izan zen. 

Haurren kategorian LH 4, LH 5 eta LH 6. mailako ikasleek parte hartu zuten eta hiru sariak gure ikastetxeko ikasleentzako izan ziren. Elke Garmendia Celayak jaso zuen lehenengo saria “Apirilak 23” idazlanarengatik; bigarren saria Elaia Zaldua Lizeagak jaso zuen “Miren eta muliskoko misterioa” ipuinarengatik eta hirugarren saria, Intza Abaizagoitia Ledesmak “Mikelen sekretua” idazlanarekin. 

Gazteen kategorian, berriz, Bigarren Hezkuntzako 3. mailako Hayat Serrano Benalik lortu du 3. saria “Jatorrizko sustraiak” idazlanarengatik.

Pozik azaldu dira gure idazle gazteak, eta ez da gutxiagorako. Bejondeizuela eta jarrai dezazuela horrelako idazlanak sortzen!