XXVIII. ANTIA LITERATUR LEHIAKETAN EGAPEKO IKASLEA SARIDUN

Pasa den ostiralean, XXVIII. On Manuel Antonio Antia literatur lehiaketaren sari banaketa egin zuten Lekaion.

Antia literatur lehiaketaren XXVIII.edizioa izan da aurtengoa eta ostiralean egin zen sari-banaketa ekitaldian parte-hartze handia nabarmendu zuen Jorge Segurado alkateak: haurren kategorian 55 partaidek hartu zuten parte eta 27 partaidek gazteen kategorian. Haurren kategorian hartu zuen parte, hain zuzen ere, Egapeko ikaslea den Ekaitz Alzuri Dos Santosek, LH 5.mailako ikasleak. Eta aurtengo edizioan 3.saria lortu du “Mahres eta 40 lapurrak” lanarekin. Pozik azaldu da Ekaitz lortutakoarekin, eta ez da gutxiagorako. Bejondeizula Ekaitz, eta jarrai dezazula horrelako idazlanak sortzen!