XXIX. ANTIA LITERATUR LEHIAKETAN EGAPEKO IKASLEAK SARIDUN

Pasa den ostiralean, XXIX. On Manuel Antonio Antia literatur lehiaketaren sari banaketa egin zuten Saroben.

 

Antia literatur lehiaketaren XXIX.edizioa izan da aurtengoa eta ostiralean egin zen sari-banaketa. Ekitaldia Luis Mitxelenak aurkeztu zuen, eta Olatz Salvadorren musikarekin girotuta egon zen. Ekitaldian parte-hartze handia nabarmendu zuten, 100etik gorako idazlan kopurua jaso baitzuten. 

Haurren kategorian LH 5 eta LH 6.mailako ikasleak parte hartu zuten eta lehen hiru sariak gure ikasleentzako izan ziren. Maddi Marigil Carracedok jaso zuen lehen saria “Etxe sorgindua” idazlanarengatik, 2. saria, Unax Hidalgo Peñak jaso zuen “Urkoren gabon harrigarriak” lanarengatik eta 3. saria, Izaro Arrieta Etxeberriak “Bi bikiak” idazlanarengatik.

Gazteen kategorian, berriz, Bigarren Hezkuntzako 4. mailako Nahia Benitez Romanek lortu du lehen saria “Piztiaren bihotza” idazlanarengatik.

Pozik azaldu dira gure idazle gazteak, eta ez da gutxiagorako. Bejondeizuela eta jarrai dezazuela horrelako idazlanak sortzen!