XABIER REGILLAGA ARREGI IKASLEA FILOSOFIA OLINPIADAN FINALISTA

DBH 1. mailako Xabier Regillaga Arregi ikaslea Euskadiko VI. FIlosofia Olinpiadan finalista izan da.

 

DBH 1eko Balio Zibiko eta Etikoetako Heziketa jakintzagaiko eta DBH 4ko Garapen Pertsonalari eta Sozialari Aplikatutako Filosofia aukerako ikasgaiko ikasle batzuk Euskadiko VI. Filosofia Olinpiadan parte aktibo izan dira. Eta ez hori bakarrik, ikasle batek, Xabier Regillagak, finalista izatea lortu baitu. Euskadi osotik guztira 438 lan aurkeztu dira Agora Filosofia Elkarteak antolatzen duen ekimen kultural eta hezitzailean, eta horietatik 17 finalista hautatu dituzte marrazketa modalitatean Olinpiadetako epaimahaikideek. 

Gure ikaslea finalisten artean egonik, Gasteizen izan ginen pasa den ostiralean, Eusko Jaurlaritzan burutu zen Sari Banaketan. Ekitaldiari hasiera Aitor Nemesio Uriondo Usandizagak eman zion, Ikaskuntza eta Berrikuntza Zuzendariak; amaiera, berriz, Begoña Pedrosa Lobatok, Hezkuntza Sailburuak. Hainbat ikastetxetako ikasle eta irakasle elkartu ginen Lakua aretoan egin zen ekitaldian.

Xabier Regillak ez zuen lortu lehen hiru postuetan gelditzea, baina igo zen oholtzara merezitako diploma eta domina jasotzera. Era berean, gainerako ikasleen hausnarketak entzuteko aukera izan genuen Sari Banaketan.