URTEA AMAITZEKO FAMILIAK IKASTOLAN HAUR HEZKUNTZAN

Abenduan, urteari amaiera egokia emateko, Haur hezkuntzako hainbat familia parte hartu zuten “Familiak ikastolan” ekimenean.

Bost urteko geletara Aitor eta Alazne etorri ziren eta futbola ez den kirol baten berri eman zieten haurrei: ping-pong.

Horretaz gain ipuin bat kontatu zuten, ping-pongeko pelotekin eskulan bate gin zuten eta gimnasioan sakeak praktikatzen aritu ziren. Arratsalde politta pasa zuten guztiok!

Abenduan ere, 5 urteko Jon Sorronen eta Aner Martinezen amak etorri ziren gelara eta eskulan polit bat egiten lagundu zuten. Ideia beraiek ekarri zuten: koloretako zizarea. Bi egunetan etorri ziren bi geletako ikasle guztiek lana burutzeko. Giro politean margotzen egon ondoren, etxera eraman zuten lantxoa.

Azkenik ere  Izaro Pérez de Arenaza, 2 urteko ikasle baten ama, bisitan joan zen Etxeberrira eta bi ipuin kontatu zizkien ikasleei. Zein gustura entzun zituzten Ratapon eta Amonatxoaren ipuinak!

Mila esker gurekin lan egiten duzuen familia guztiei!