URRIAN HASI DIRA ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK

Urriaren 1ean hasi da eskolaz kanpoko jardueren ikasturtea.

 

Ikastolako ikasleek ikasturtean zehar eskolaz kanpoko hainbat jardueretan parte hartzen dute. Jarduera hauek ikasleak pertsona gisa osotasunean hezten laguntzen dute, horretarako funtsezko konpetentzia ezberdinak garatzen eta osatzen dituztelarik. Bereziki, konpetentzia artistikoa, motorra eta, noski, elkarbizitzakoa. Horregatik dira guretzat irakasgai aurreratuak.

ABALLARRI guraso elkarteak kudeatzen ditu jarduera hauek Haur hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan. Bigarren Hezkuntzan, ordea, zuzendaritza taldeak. 

DBHri dagokionez, aurten jarduera hauek eskaini dira: Euskal Dantza, Gitarra, Marrazketa, Txalaparta eta Bertsolaritza. Taldeak osatu ahal izateko gutxieneko kopurua beharrezkoa denez, hainbat jarduera ezingo dira egin. 

Hauek dira 2025-2026 ikasturtean martxan ditugun eskolaz kanpoko jarduera eta taldeak:

 

*Izena emateko epea itxita badago ere, norbaitek nahiko balu, oraindik badago aukera talde hauetan hasteko.