URRATSEZ URRATS ELKARREKIN

Bigarren Hezkuntzako zuzendaritza proiektu berria

 

Ilusioz ekin diogu hasi berri dugun lau urteko etapa honi. Badakigu bidea poliki-poliki, urratsez urrats eta guztion artean egiten dela, eta bide hori hezkuntza komunitate osoarekin batera egin nahi dugu.

Proiektu hau, hain zuzen ere, aurreko ikasturtean hezkuntza komunitateari egindako galdetegi batetik abiatu zen. Orduko ekarpen eta beharretatik sortutako proiektua aurkezteko aukera izan genuen, eta orain, etapa berri honen hasieran, proiektuaren ildo nagusiak laburbiltzen dituen infografia aurkeztu nahi dizuegu.

Eskerrik asko bidea gurekin egiteagatik. Gora EGAPE!

Arantxa, Inma eta Unai