URNIETARI BURUZKO IKERKETA LH2

Urnieta landu ondoren LH2ko ikasleek erakusketa antolatu dute.

Erdi Aroa gaia lantzen aritu gara azken hilabetean eta Euskal Herriko hainbat herri garai hartan sortzen hasi zirela ohartu gara.

Gure herriaren sorrera eta beste hainbat gauza interesgarri ezagutzeko Urnieta herriari buruz ikerketa txiki bat egin dugu taldeka eta erakusketa antolatu.

Erakusketan, egindako lanaz gain, Urnietako argazki zaharrak jarri ditugu. Herriaren sorrera nolako izan zen jakin dugu. Armarria aztertu dugu eta nondik eta nola ekarri zuten jakin dugu ere.

Urnietak mugan dituen herriak mapan ikusi ditugu. Bertako mendi, ibai eta errekaren izenak ikasi ditugu.

Herriko monumentuak aztertu ditugu: udaletxea, Azkorte ermita, Santa Leokadia ermita eta San Migel eliza.

Urte batzuetako biztanleriaren kopuruak aztertu ditugu eta ondorioak atera.

Herrian izan eta ditugun pertsona ospetsuen berri jakin dugu: Lurdes Iriondo, Xabier Lete, Plazido Muxika eta Nahikari García.