URNIETAN BIZITZA, MERKATARITZA ANITZA

Aurten ere, DBH 4. mailako ikasleek arloartekotasunean tokiko komertzioa sustatzea helburua duen proiektua garatu dute.

 

Azkeneko asteetan Matematika , Plastika eta Euskara  arloetan proiektu bat burutu dute herritarren erosketa ohiturak aztertzeko.

Plastika arloan, kartel batzuk diseinatu dituzte eta hauek kaleko paneletan eta hainbat dendetan itsatsi dituzte. Horrez gain, bideo bat egin ere egin dute proiektuaren zabalpena egiteko asmoz. 

Euskara arloan,  galdetegietako galdera motak aztertu dituzte eta komunikabideetan argitaratzeko gutun eredua ere landu dute, kasu honetan, Aiurrin. 

Azkenik, Matematika arloan, galdetegia prestatu dute eta Egape komunitatean zabaldu ondoren, emaitzak aztertu eta ondorioetan sakondu dute.