URNIETA DANTZAN XVII. EDIZIOA

Ekainaren 4an Urnieta Dantzan jaialdia ospatu zuen Egape Dantza Taldeak eta ikastolako futbol zelaitik 180 dantzari inguru pasa ziren.

Usurbilgo Orbeldi taldea izan zen aurtengo gonbidatua eta eskerrak eman nahi diogu egindako bisitagatik. Datorren igandean, hilak 11, Saroben Egapeko dantzari gazteen txanda izango da.