URNIETA BESTE BEGIEKIN IKUSIZ

DBH 4. mailako ikasleek Urnieta herrian ibilbide bat egin dute, Julene Valmaña gure hizkuntza laguntzaileari herria erakutsiz.

 

Ingeleseko ikasgaian, 4. DBHko ikasleek espazio urbanoaren antolaketa landu dute Life between buildings unitatean. Hori dela eta, aukera ezin hobea izan dugu Bilbora irteera bat egiteko. Han, Alondegia ezagutzeko aukera izan genuen bisita gidatu bati esker. Bilbora egindako bisita eta han ikusitakoa baliatu dute ikasleek eskuorri moduko bat egiteko. Eskuorri horretan, Bilboko ezaugarri orokorrak aipatzeaz gain,  komentatu eta idatzi dute Bilbon ikusitakoaren inguruan. 

Hori guztia egin eta gero, aukera bikaina izan dugu Urnietako, gure herriko, leku esanguratsuenak aurkezteko eta ezagutarazteko gure hizkuntza laguntzaileari, Julene Valmañari. Era horretan, gure herriko zenbait eraikin eta guneren informazio laburra jaso dute, eta hitzez azaldu diete Juleneri. 

Etorkizuneko turismo gidariak izan daitezke gure ikasleak, bikain aritu baitziren ingelesez.