UKRAINAKO GERRATEA BERTATIK BERTARA

DBHko ikasleek Ukrainako mugetan bizitako esperientziak ezagutu dituzte Amagoia Mujika Tolaretxipi eta Idurre Lazkano Zubizarreta, Berriako kazetarien eskutik.

 

Martxoaren lehen egunetan Berriako zuzendariordea, kazetaria eta Egapeko ikasle baten ama den Amagoia Mujika Tolaretxipi, Polonian, Ukrainarekin mugan dituen guneetako batzuetan, aritu da berriemaile lanetan. Milaka pertsona ikusi ditu muga zeharkatzen, dena utzi eta beren herrialdeetatik ihes egiten, batez ere, emakumeak eta haurrak.

Idurre Lazkano, edizio arduraduna berriz, Eslovakiako mugan ibili da. Nergroup enpresako boluntarioekin joan da eta 26 iheslari ukraniar ekarri dituzte Euskal Herrira.

“Intentsoa” izan den esperientzia hau Egapeko DBHko ikasleek lehen eskutik ezagutzeko aukera izan dute. Honela, martxoaren 15ean Lekaion 9:30etatik 10:30etara  eta 11:00etatik 12:00etara kazetariek Ukrainako gerraren inguruko xehetasunak azaldu dizkiete gure ikasleei. Aurretik gelan prestatuta zituzten galderei erantzunaz bertako errealitatearen argazkia ezagutzeko aukera paregabea izan dute.

Benetan esperientzia ahaztezina!