UDAZKENA 2 URTEKO GELETAN

2 urteko haurrak udazken koloretan murgilduta dabiltza.

Udazken bete betean garen honetan, haizeak astindu ditu bazterrak, astindu ditu zuhaitzak eta hostoak firin-faran ibili zaizkigu hegan. Aitzakia aparta izan dugu eta etxekoek lagunduta, hostoak bildu eta eskolara ekarri ditugu udazken festa ospatuz. Hostoak zapaldu ditugu, ukitu ditugu, usaindu eta astindu ditugu. Gozatu ederra hartu dugu hosto pila tartean.  
Udazken kutsua ere eman diogu gure gelari, koloreztatu ditugu eskuak eta hostoak bailiran osatu dugu hormairudi ederra.