UDAZKEN USAINA

Udazkenak dituen ezaugarriak aztertzen aritu gara HH 4 urtekoak.

Badira egun batzuk udazkenari ongi etorria egin diogula. Urtaroak dituen ezaugarriak aztertzen aritu gara: udazkenaren usain berezia usaintzen, eguzkiaren argiarekin esperimentatzen, fruituak ezagutzen, hostoekin kris-kras egiten... Eta sukaldariak ere izan gara, sagarrekin betiko platera prestatu dugu: konpota. Denok ez dugu probatu, baino dastatu dutenek goxo-goxoa zegoela esan dute.

Zein kolore eta zapore goxoak dituen udazkenak!!