UDAZKEN KOLOREAK

Udazkenarekin esperimentatzen HH4an

Jolas eta lanketa desberdinak egin ditugu udazkeneko fruitu eta hostoekin.

Udazkena iristen denean, natura kolorez betetzen da. HH 4ko lagunak hortan ibili gara, naturak sortzen dituen koloreak lortu nahian. Tenperarekin nahasketak egiten aritu gara. 

Parkean bildutako hostoekin ere esperimentua egin dugu. Hostoak alkoholarekin nahastu ditugu, eta horratx, tinta lortu dugu! 

Udazkeneko fruituak ere bildu ditugu; zenbatzeko, seriazioak egiteko, pintzekin hartzeko… 

Ikusten duzuen bezala jolasean primeran ibili gara. Udazkenaz gozatzen jarraituko dugu!