UDAL LIBURUTEGIRA BISITA

Haur Hezkuntzako haurrak udal liburutegian izan dira.

Azken asteotan HH3, HH4 eta HH5eko haurrek herriko liburutegia bisitatzeko aukera izan dute. Luixik egin digu harrera, beti bezain jator, eta liburu eta ipuin artean igaro dugu tarte ederra. Amets egiteko aukera izan dugu eskuartean izan ditugun ipuin eta liburuekin. Espazio ezaguna batzuentzat, berria besteentzat. Gozatu ederra hartuta itzuli gara.