UDAL LIBURUTEGIRA BISITA

Haur Hezkuntzako haurrak udal liburutegian izan dira.

 

Urnietak baditu hainbat eta hainbat baliabide eta tartean da herriko liburutegia. Azken asteotan HH4 eta HH5eko haurrek berau ezagutzeko aukera izan dute. Luixik egin digu harrera, beti bezain jator, eta liburu eta ipuin artean igaro dugu tarte ederra. Amets egiteko aukera izan dugu eskuartean izan ditugun ipuin eta liburuekin. Espazio ezaguna batzuentzat, berria besteentzat. Gozatu ederra hartuta itzuli gara.