UDAL LIBURUTEGIRA BISITA

Aste honetan Haur Hezkuntzako haurrak udal liburutegia bisitatzeko aukera izan dute.

Urnietak baditu hainbat eta hainbat baliabide eta tartean, herriko liburutegia. Aste honetan, Haur Hezkuntzako haurrek berau ezagutzeko aukera izan dute. Luixik egin digu harrera, beti bezain jator eta liburu eta ipuin artean igaro dugu tarte ederra.

Amets egiteko aukera izan dugu eskuartean izan ditugun ipuinekin espazio berri batean.

Gozatu ederra hartuta itzuli gara.