UDAKO AISIALDI ESKAINTZA

Urnietako Udalak udako aisialdi eskaintzaren berri plazaratu du eta izen ematea zabalik da.

Ikasturtearen azken txanpan sartuak garen honetan, dagoeneko udan zuen seme-alabek izan ditzazketen aisialdi-eskaintzen berri zabaltzen hasiak dira erakunde ezberdinak. Horien artean Urnietako Udalak herrian bertan eta euskaraz egingo diren aisialdi ekintzen berri eman du. 2010-2018 bitatean jaiotako haurrek izango dute aukera bertan parte hartzeko eta izen ematea egiteko epea apirilaren 25etik maiatzaren 6ra arte zabaldik egongo da ondorengo helbidean: https://www.urnieta.eus/eu/udalekuak