UDABERRIKO 1. MARRAZKI ETA ARGAZKI LEHIAKETAREN SARI BANAKETA

Ikasturte honetan, udaberriarekin batera, Egape BHIko ikasleei begira 1. Marrazki eta Argazki lehiaketa antolatu dugu Eskola Agenda 30 proiektuaren barruan.

 

Ingurumen hezkuntzako aurtengo programa honetan, Garapen Iraunkorreko Helburuen artean,  “Lehorreko ekosistemak: Basoa” arloa landu da. Horrenbestez, lehiaketaren gaia “Basoa eta bertan bizi diren hegaztiak” izan da.

 

Lehiaketaren helburua, beraz, Bigarren Hezkuntzako ikasleak Urnietako basoetan eta bertan aurkitzen diren hegaztien ekosisteman murgiltzea izan da. Era berean, lehiaketa honekin naturan oinarritutako irudiak eta marrazkiak sortzeko zaletasun artistikoa ikasleen artean sustatzea izan da. 

Aste honetan, Sara Inza Mugika (1.A), Hegoi Lizaso Lopez (1.A) eta Maialen Gonzalez Garcia (2.A) ikasleek Gipuzkoako baso eta basoetako landarediari buruzko gida bana jaso dute lehiaketan aurkeztutako beraien lanengatik. 

Zorionak hiruei!!!