TXOTXONGILOEN ANTZERKIAK

DBHko 2. mailako ikasleek lankidetzan eta arloartekotasunean txotxongiloen antzerkiak sortu dituzte.

 

Hezkuntza curriculum berriaren gakoetako bat da diziplinartekotasuna. Bada, gure ikastetxeko ikasleak, beste behin ere, modu horretan lanean aritu dira. Lehenengo hiruhilabetean zehar, DBHko 2. mailako ikasleek lankidetzan eta diziplinartean lan egin baitute txotxongiloen antzerkiak sortzen.

Ikasleen lana Erdi Aroko bizimodua eta gizarte antolaketa irudikatzen dituzten txotxongiloen antzerkitxoak egitea izan da, horretarako hainbat gertaera proposatu zaizkie eta ikasleek bertako pertsonaien elkarrizketak idatzi dituzte. Gidoian garai hartako errealitatea islatu behar izan dute, garaiko ezaugarri sozialak eta politikoak, pertsonen izaera eta sentimenduak kontuan izanik. Narratzaileek, testuinguru historikoa eta geografikoa kontuan hartuz, pasarteak denboran eta lekuan kokatu dituzte.

Plastika eta Geografia eta Historia irakasgaiak baliatu dituzte diziplina arteko proiektua burutzeko. Ikaskuntza prozesua aberatsa izan da. Lan horien beste adibide bat ikusteko egin klik HEMEN.