TXORIBOX

Martxoaren 26an LH6. mailako ikasleek tailer interesgarri honetan parte hartu zuten.

Aranzadi Zientzia Elkarteak abiatutako Txoribox proiektuarekin bat egin zuen gure ikastolak, eta, egitasmo horren barruan, seigarren mailako ikasleek habia-kutxak egiteko tailerrean parte hartu zuten. 

Ekintza honen bitartez hasiera bikaina eman zieten opor egun hauei ikasleek. Udaberriaren etorrerarekin batera hegaztien inguruan zenbait konturen berri jaso zuten Aranzadiko Maite eta Olatzen eskutik.

Arratsalde pasa polita antolatu zuten gelan, gure inguruan dabiltzan hegazti eta txoriei buruz irudi, kontu eta doinu erakutsi zizkiguten, eta jolasean ere ibili ziren hegaztien izenekin eta berezitasunekin. Ondoren ikasle bakoitzak bere txori jantokia sortu zuen, material birziklagarria erabiliz.

Begiraleek ekarritako bi jantoki polit ere ikastolako aurrekaldeko zuhaitzetan kokatu zituzten, janariarekin, ea gure ikastola ingurua txorien pausaleku bihurtzen den.

Zaindu ditzagun jantokiak eta nola ez, gure inguruko txoriak!!!