TXINGUDIKO PADURA ETA PLAIAUNDIKO NATURGUNEAZ GOZATZEN

Pasa den ostiralean DBH 3. mailako ikasleok Txingudiko Ekoetxera bisita egin genuen.

 

Txingudiko badia Euskal Herriko padura eredurik onenetarikoa da. Bidasoa ibaiaren muturrean, eta hiru herriren artean kokatuta (Irun, Hondarribia eta Hendaia), hezegune berezi eta baliotsua da, balio ekologiko izugarria duena. Hegazti espezie askoren migrazio-bidean kokatuta dago eta itsas hegaztientzat ere babesgune egokia da. Hori dela eta, gure inguruan hegaztiak behatzeko tokirik onenetarikoa da.

Biologia-geologia arloan lantzen ari garenaren ildotik, "Migrazio bideak eta zeruko autobideak" programa burutu genuen bertan. Plaiuandiko padurak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan genuen eta horelako eremuak babesteak duen garrantziaz jabetu ginen.

Horretaz gain, hegazti espezie ezberdinak gertutik behatzeko aukera bikaina eskaini ziguten, paduran zehar ibilbidetxo bat eginez.