TXARANGA, PLAZARA!

DBH 2. mailako ikasleek, iaz hasitako “Musika kalera” proiektua, “Bagoaz plazara!” proiektuarekin borobildu dute.

 

Txirula instrumentua ohikoak diren formatu, estilo, erabilera eta espazioetatik,  beste batzuetara eramaten ibili gara perkusio instrumentuen laguntzaz. Horretarako, kaleko musikan eredu den “txaranga” erabili dugu. Hiru kalejira ikasi eta hortxe ibili dira, gogotsu, patioan, auzokideen goiza alaitzen. Talde lan bikaina, zorionak!