TXANI, DBHKO SUKALDARIAREN ERRETIROA

Bi hamarkada Egapen lanean pasa eta gero, ibilbide berri bati hasiera emango dio.

 

DBHko jangelan urtetan aurkitu izan dugu Txani Rodriguez lankidea. Hasieran begirale gisa eta ondoren sukaldari lanetan. Egunero jaki goxoak prest izan ditu gure neska-mutilen sabelak asetzeko. 

Jada, iritsi zaio beste bizimodu bat egiteko eta disfrutatzeko garaia. Gaur ostirala, maiatzaren 16a, izan du azken eguna gure artean lanean. 

Astelehenetik aurrera erretiroa hartu eta zoriontsu bizi!!!

Eskerrik asko, Txani!!! ZORIONAK!!!