TRATU ONAK, HEZKIDETZA ETA HEZIKETA AFEKTIBO-SEXUALA

DBHko ikasleek Heziketa afektibo-sexualaren inguruan formazioa jaso dute “Harremanak Hezkuntza Elkarteko” adituen eskutik.

 

Bi astez DBHko maila guztietako ikasleek heziketa afektibo-sexuala, hezkidetza eta tratu onak sustatzeko saioak izan dituzte. Saio hauek Harremanak Elkarteak zuzendu ditu.

Saio horien helburua da: batetik, gizon eta emakume bezala bizitzan zehar nola eraikitzen garen ulertzea; bestetik, ezagutzaren ondorioz gure burua maitatzen, eta ditugun ñabardurak eta berezitasunak onartzen ikastea; eta azkenik, autoestimua indartzea, tratu onean oinarritutako harreman sinergikoak eraiki ahal izateko.

Saioak egin ondoren elkarteko adituak tutoreekin elkartu dira ikasleekin landutakoak eta jasotakoak partekatzeko.

Bestalde, familiek ere, asteazken arratsaldean, Harremanak taldeko adituarekin euren kezkak partekatzeko aukera izan dute.