TRATU ONAK, HEZKIDETZA ETA HEZIKETA AFEKTIBO-SEXUALA

DBH 2. eta 4. mailako ikasleek Heziketa afektibo-sexualaren inguruan formazioa jaso dute “Harremanak Hezkuntza Elkarteko” adituen eskutik.

 

Aste honetan DBH 2. eta 4. mailako ikasleek heziketa afektibo-sexuala, hezkidetza eta tratu onak sustatzeko saioak izan dituzte. Saio hauek Harremanak Elkarteak zuzendu ditu.

Saio horien helburua da: batetik, gizon eta emakume bezala bizitzan zehar nola eraikitzen garen ulertzea; bestetik, ezagutzaren ondorioz gure burua maitatzen, eta ditugun ñabardurak eta berezitasunak onartzen ikastea; eta azkenik, autoestimua indartzea, tratu onean oinarritutako harreman sinergikoak eraiki ahal izateko.

Saioak egin ondoren elkarteko adituak tutoreekin elkartu dira ikasleekin landutakoak eta jasotakoak partekatzeko.