TRATU ONAK, HEZKIDETZA ETA HEZIKETA AFEKTIBO-SEXUALA

DBH 2. eta 4. mailako ikasleek Heziketa afektibo-sexualaren inguruan formazioa jaso dute “Harremanak” Elkarteko adituen eskutik.

Aste honetan DBH 2. eta 4. mailako ikasleek heziketa afektibo-sexuala, hezkidetza eta tratu onak sustatzeko saioak izan dituzte. Saio hauek Harremanak Elkarteak zuzendu ditu, Urnietako Udaleko Ongizate-Sailarekin elkarlanean. 

Saio hauen helburua, gizon eta emakume bezala bizitzan zehar nola joaten garen eraikitzen ulertzea eta, ezagutzaren ondorioz gure burua maitatzen eta ditugun ñabardurak eta berezitasunak onartzen ikastea da. Era berean,  elkarrekiko harremanak atseginagoak, sinergikoak eta aberatsagoak izan daitezen laguntzea da xedea.

Saioak egin ondoren elkarteko adituak tutoreekin elkartzen dira ikasleekin landutakoak eta jasotakoak partekatzeko. Horrela, jasotako informazioa beste hainbat gai lantzeko abiapuntutzat hartzen dugu.

Bide batez. familiei profesional hauekin bilera egiteko aukera zabalduko zaie euren seme-alabekin landutakoa aztertzeko.