TRATU ONAK, HEZKIDETZA ETA HEZIKETA AFEKTIBO-SEXUALA

DBH 2. eta 4. mailako ikasleak Heziketa afektibo-sexualaren inguruan 6 orduko formazioa jaso dute “Harremanak Hezkuntza Elkarteko” adituen eskutik.

 

Aste honetan DBH 2. eta 4. mailako ikasleek heziketa afektibo-sexuala, hezkidetza eta tratu onak sustatzeko saioak izan dituzte. Saio hauek Harremanak Elkarteak zuzendu ditu, Urnietako Udaleko Ongizate-Sailarekin elkarlanean. 

Gizon eta emakume bezala bizitzan zehar gure izatea nola eraikitzen dugun ulertzea da saio hauen helburua. Ezagutza horren ondorioz, gure burua maitatzen eta ditugun ñabardurak eta berezitasunak onartzen ikasten dugu eta jarduera horiek elkarrekiko harremanak atseginagoak, sinergikoak eta aberatsagoak izan daitezen laguntzen digute.