TOPIC MUSEORA IRTEERA

Ikasturteari amaiera emateko txontxongilo artera joan gara.

Asteartean LH4ko ikasleek irteera zoragarria egin dugu Tolosako TOPIC museora. 

 

Bertan, tailer batean parte hartu dugu eta museoa zein aldi baterako erakusketa bisitatzeko aukera izan dugu. 

 

Bisitaren ondoren, bazkaltzera estalitako parke batera joan gara. Euria egin badu ere, oso gustura egon gara bertan, elkarrekin jolasten eta egunaz gozatzen.

 

Joan-etorria Urnietatik trenez egin dugu, oso pozik ibili gara egun osoan zehar. Egun ederra izan da, ikasteko, elkarrekin egoteko eta esperientzia berriak bizitzeko aukera paregabea!