TEKNOLOGIAKO KLASEAK KONFINAMENDUAN ERE, ETENIK GABE

Beste behin ere gure ikasleak ardura, autonomia eta teknologia berrietan trebeak eta konpetenteak direla argi utzi dute.

 

Etxetik lanean ari garen honetan, DBHko ikasleek Teknologia arloan irakasleak proposatutako hainbat proiektu garatu dituzte.

DBH 1. eta 2. mailako ikasleek Scratch aplikazioarekin Arkanoid jokoa programatu dute. 3. mailakoek  beraien logelen maketak egin dituzte eta 4. mailakoek berriz,  Arduinoa simulatuz kanikaren laberintoa egin dute.

Ikasleek beste behin primeran erantzun dute eta egindako lanak ondoko Sitean ikusgai ditugu. Gozatu!

Sitea ere, egape.eus web orrian Bigarren Hezkuntzako "Blogak eta Berriak" atalean aurkitu dezakezu.