TEKNOLOGIA ETA DIGITALIZAZIOA DBH 3. MAILAN

DBH 3. mailako ikasleak Teknologia eta Digitalizazioan aurrera pausuak ematen.

3.mailako ikasleak robotika eta programazioa lantzen ibili dira arduino plaka eta mBot robotekin. Arduino plakan LED argiekin semaforo baten funtzionamendua simulatu dute, besteak beste, eta mBot robota programatu dute blokeetako programazioaren bitartez. 

Bestalde, gure ikasleek mugikorreko app-ak diseinatu eta sortu dituzte Thunkable programa erabiliz. Aplikazio mota desberdinak sortu dituzte: Urnietako txokoak ezagutzeko app-a, Donostia ezagutzekoa, jatetxeetan janaria eskatzekoa, arropa erostekoa, etab. Aplikazio guziak ordenagailu bidez sortu eta probatu dituzte. Gora gure programatzaile sortzaileak!!