TABAKALERARA IRTEERA

DBH 2. mailako ikasleak Tabakalerako MEDIALAB gunea ezagutzera joan dira.

 

Aurreko astean, bi egunetan izan gara Tabakaleran. Bertan elektronika zein bideojokoekin lotutako lantegiak egin ditugu, hortaz, teknologia eta artearen elkarlotura egiaztatzeko aukera izan dugu.

Medialab espazioa eskaintza oparoa du gazteentzat; liburuak, zinema, bidejokoak, musika instrumentuak, jolasak, bideogintza eta sorkuntza artistiko zein teknologikorako baliabideak eskaintzen dira eta hain zuzen ere hori guztia ezagutzeko antolatutako irteera izan da. 

Oso gomendagarria!