SUMENDIA ESNATU DA 5 URTEKO GELETAN

Esperimentuek zirrara handia sortzen dute haurrengan.

Enai Roblesek sumendiaren esperimentua burutu zuen 5 urteko geletan aurreko astean. Ondo prestatuta etorri zen etxetik bere lana gauzatzeko beharrezko tresna eta osagai guztiak ekarrita: eskularruak, betaurrekoak, ontzi neurgailua eta instruzio liburuxka besteak beste. Zientzilari baten gisa, pauso guztiak zehatz mehatz jarraituta, ikaskideen harridurarako, sumendia irakiten hasi zen kraterretik laba zeriola.