“STOP MOTION” DBH 3. MAILAN

DBH 3. mailako ikasleak animazio teknikren bitartez, marrazki bizidunen sortzaile bihurtu zaizkigu.

DBH 3.mailako ikasleek Stop motion teknika landu dute Adierazpen Artistikoko saioetan. Teknika honekin animazioak sortzen dira eta irudi estatikoen bitarteaz mugimendua lortzen da. Objektuen gainean mugimendu txikiak pixkanaka egiten dira eta aldiro-aldiro argazkia ateratzen da, ondoren, bideo-editore bat  erabiliz sekuentziak sortzen dira mugimenduaren itxura emanez. Marrazki bizidun artetsu hauek sortzeko plastilina erabili dute material bezala.

Hona hemen ikusgai arte-lanak:

DBH 1.  mailako ikasleak ere teknika hau erabiliz eta material bezala papera izanik, beste hainbat lan ekoiztu dituzte.