SORMEN TAILERRA DBH 2. MAILAN

Azken asteetan Gorputz Hezkuntzako saiotan DBH 2. mailako ikasleek Andoni Mutiloa Irazustaren gidaritzapean “Sormen tailerrean” parte hartu dute.

Ikasturte honetan Foru Aldundiak eskainitako Kultura eskola programaren barruan parte hartu dute Egape Ikastolako Bigarren Hezkuntzako maila guztietako ikasleek. DBH 2. mailakoentzat “Sormen tailerra” antolatzea erabaki genuen gure kurrikuluma osatzeko asmoarekin.

Andoni Mutiloa Irazustak, antzerkigintzan aditua eta arituak, gidatu du tailerra. Hernaniarrak, irratian lana egin ondoren antzerki mundura salto egin zuen eta une honetan horretan dabil.

Sormen tailer hauen helburua sormena, emozioekin konektatzea, errespetua, komunikazioa, arreta eta talde lana lantzea da. Honela,  ikasleei tresnak eman nahi dizkiegu euren burua eta gorputza hobeto ezagutu eta sentitzeko, euren klasekideekin errespetuan oinarritutako harremanak garatzeko eta bizitzako edozein esparrutan arazoei aurre egiten ikasteko.