SORGINKERIAK, GURE ERARA, ZUGARRAMURDIN!

Esperientzia aberasgarria bizi izan genuen Euskal Herriko leku pribilegiatu batean: Zugarramurdin.

Ezin da ukatu Zugarramurdiko lezearen edertasuna. Oraingo honetan LH 3. mailako ikasleak izan ginen akelarrearen lekua bisitatzen; eta hori gutxi balitz, suaren inguruan akelarrea egin genuen. Sorginen aterpetxean egin genuen lo eta bertako begiraleekin askotariko ekintzak egin genituen: sendabelarren tailerra, herritik ginkana, jolasak... 
Irrikitan gaude hurrengo irteera noiz iritsiko, bikain pasatu genuen eta!