“SOINUENEA” HERRI MUSIKAREN TXOKOA EZAGUTUZ

5. mailako ikasle eta irakasleak Oiartzungo Soinuenea museora egin dugu bisita, 400 musika tresnatik gora bilduta dauden musikaren txokora.

Esan bezala, bertako erakusketan munduko kontinente guztietako 400 musika tresnatik gora daude ikusgai eta horietako batzuen soinua entzuteaz gain, soinu hori zenbat eratara sor dezakegun ere ikasi dugu: airearen bidez hodiak bibraraziz, sokak igurtziz, menbrana edo mintza kolpatuz… Gainera, modu guzti hauek gure esku eta ahoekin proban jarri ditugu eta instrumentu berriak ezagutzeaz gain, horietako batzuekin musika sortzea ere lortu dugu.

Erakusketan oso gustora egoteaz gain, kanpoko naturaz eta parkeaz gozatzeko aukera ere izan dugu!