SEXUALITATEA, HEZKIDETZA ETA TRATU ONAK

LH 4. eta 6. mailako ikasleek Heziketa afektibo-sexualaren inguruan formazioa jaso dute “Harremanak” elkarteko hezitzaileen eskutik.

Aurreko aste osoan zehar LH 4 eta 6. mailako ikasleek heziketa afektibo-sexuala, hezkidetza eta tratu onak sustatzeko saioak izan ditugu. Saio hauek Harremanak Elkarteko hezitzaile diren Miren, Jon eta Jonik eman dizkigute. 
LH4. mailan saio hauen helburua norbere burua eta autoestimua sustatzea eta besteekin harreman eraikitzaile, solidario eta osasuntsuak lortzea izan da.  LH6. Mailan aldiz hainbat balio landu dira; esaterako: onespenaren etika, sexuen arteko berdintasuna, pertsonarteko leialtasuna, plazer partekatua, erantzukizun partekatua, autonomia emozionala eta joera sexualen arteko berdintasuna.
Oso gustura egon gara eta asko ikasi dugu!
Eskerrik asko Miren, Jon eta Joni.