SEXU-ANIZTASUNARI LEKUA EGITEN

Maiatzak 17, LGTBIQ+ fobiaren aurkako eguna dela eta, Bigarren Hezkuntzako “Batera Gara” ikasle taldea ekimentsu aritu da lanean.

 

LGTBIQ+fobiak gure ikastetxean lekurik izan ez dezan, BATERA GARA ikasle-taldeak sentsibilizazio-lanerako plan oso bat prestatu du. Azken asteetan hainbat irakasgaitan aurrera eraman da eta astelehen honetan, maiatzaren 17an, taldeko kideen irteera batekin amaitu da, Urnietako kale eta saltokietara tolerantzia-mezu bat eramateko balio izan duena.

Batera Gara-ren ekimenez, ikasle guztiek errespetuzko izaera eta sentitzeko modu desberdinak ospatzeko kartelak diseinatu dituzte, eta Ikastola eta kaleak apaintzeko balio izan dute. Gainera, DBH 3. mailako ikasleek Balio Etikoetako eskolak baliatu dituzte jolastokian Batera Garak diseinatutako mural bat margotzeko, sentimenduen askatasuna irudikatzeko eta ospatzeko.

Egapeko Txoko Moreak ezagutza-transmisore gisa ere baliatu dira oraingoan, LGTBIQ+ kolektiboarekin lotutako terminologia ezagutaraziz eta gaur egun LGTBIQ+ kontzeptuetako batzuk irudikatzeko dauden banderak erakutsiz.

Izan ere askatasun begiradak nahi ditugu gure ikastolan, gure kaleetan eta baita gure gizartean ere. Egape BHI ikastetxeak askatasunean bizi diren pertsonak hezi nahi eta behar ditu, diren bezalakoak izan daitezen, diskriminaziorik gabe, epaituak izan gabe.