SENTIMENDUEN INBENTARIOA

DBH1. mailako ikasleek Euskara eta Literatura arloan norberarengan pil-pilean dauden sentimenduekin bilduma zoragarriak osatu dituzte.

 

Euskara eta Literatura arloko 2. unitatean sentimenduei buruz aritu gara. Hor sartu ditugu  sentitzen ditugun emozio, pasio, maitasun eta egoera emozional guztiak. Nork bere sentimenduak atzeman, ulertu eta adierazteko abagunea izan dugu hainbat testu poetiko ulertuz, eraldatuz, berriak asmatuz eta ozen irakurriz birsortuz. 

Sentimenduak hizpide hartuz izen, adjektibo eta aditzak sailkatzen eta bereizten ikasi dugu, modu berean metafora eta konparazioak antzematen eta sortzen ere trebatu gara eta gauzen zergatiak adierazteko hainbat baliabide ere landu ditugu.

Gehienetan esan ohi dugu sentimenduak lurralde pribatua direla. Hala ere, unitate honetan sentimenduak barru-barrukoak izanagatik ere, ez ditugula ezkutatu behar erakutsi dugu. Jardueraz jarduera sortu ditugun sentimenduei buruzko testuekin proiektuak osatu ditugu eta ikasle bakoitzak bere bilduma aurkeztu digu bideoetan.

Hona hemen ikasleak lanean ikusteko aukera:

DBH 1Ako ikasleak lanean

DBH 1Bko ikasleak lanean