SENDABELARREN MISTERIOAK EZAGUTUZ

Kalendula edo ilena ukendua egin dute HH 5eko haurrek.

Udaberrian bete-betean garen honetan, lore eta landareak indarrez ari dira gure zelaietan hazten. Badira ordea, landare bereziagoak horien artean, sendabelarrak hain zuzen ere. Eta inguruan ditugu sendabelar eta landare aromatiko batzuk ezagutzeko aukera izan dugu oraingoan: izpilikua, erromeroa, kamamila, menta belarra, ilena eta beste hainbat izan ditugu eskuartean. Horiek dituzten propietateak ezagutu eta ilena ukendua egiteko parada ere izan dugu. Ilena edo kalendula lorea aski ezaguna da azalerako ukenduetan. Garbiñe Larrearen gomendioei jarraituz, almendra olioa, ilena loreak eta argizaria erabili ditugu kalendula ukendua egiteko. Pausoz pauso jarraitu ditugu horretarako beharrezko ziren urratsak eta lortu dugu ilena ukendua. Aurrerantzean azaleko arazoak ederki sendatuko zaizkigu.